XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita ere joaten nintzan auzoko beste pamili bati laguntzera.

Landarbaso'raiño iñistorra ebakitzera ta baita ere ekartzera, ganaduakin.

Amar urtean segitu nuan ari laguntzen.

Baiña aiek ez ziran aztutzen nitzaz.

Laguntzen zidaten gero belarra ebakitzen eta abar.

Aiek anai-arrebak ziran, solteroak, baiña dirua zutenak.

Ta etxea ere berena, ta basarria saldu ta kalera joan ziran.

Urte batzuk pasa zituzten onak.

Baiña ez ziran oso zartuta il.

Zeruan egon ditezela danak gure zai. Ala bedi.

Aiek bazituzten tolareak eta an egiten genituan guk ere sagardoak.

Garai artan baziran sagarra txikitzeko makinak, baiña arek ez zuan erosi.

Pisoiakin aritzen giñan sagarra jotzen.

Ordu asko pasatzen genituan lan artan.

Baiña arek, makina baiño obea zala esaten zuan.

Sagardoa ere saltzen edukitzen zuan.

Bai sagardo ederrak.

Upela dana saltzen zuan, enbotellatzeko, etxetik kanpora norabait ere.

Orduan bazan aukera inguru auetan sagardoz eta sagarrez.

Guk ere sagar asko genduan garai artan, eta saldu egiten genduan.

Gogoratzen naiz, urte batean, gerra aurretik, Loiola'ra nola eraman genituan, kargako ogei peztan, tolarera.

Garai artan diru gutxik asko balio zuan.

Baiña ezin egin pilla aundirik, lan artan arituta ere.